XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jatenak.

Zergatik gerta ohi da merkatuan madari gozoak edo denda batean gozokiak ikustean ahoan ura egitea? Zergatik?.

Zergatik jaten da?.

Goiz batez korrika, jauzika eta jolasean ibili ondoren nekaturik eta gose sentitzen gara.

Gosea gorputzak ematen digun seinale bat da, energia ahitu zaiola eta berritu behar duela alegia.

Jatearekin gosea kentzen da, energia hartu bait du gorputzak.

Baina munduko izaki guztiek ez dute jan bedera hartzen.

Gorputzeko jan erreserbak.

Energiarik berritu ezin denean jatena falta delako, gorputzak barruan duen energia kontsumitu behar organo nagusienak funtziona dezaten (ikus Animaliak) eta bizirik egoteko.

Gorputzean pilatu diren koipeak erabili behar lehenik.

Gorputzeko koipekiak, izan ere, energi gordegu bat izan ohi beti.

Jatenak.

Zenbait animalia begetalak janez eta beste batzu haragiaz elikatzen den bitartean, gizonak eta zenbait animaliak jan ugariagoa behar du eta egunoro koipekia behar gainera (olio, gurin, animalia koipe, etab), proteinak(haragi, arraultz, arrain, etab), eta karbono hidratoak(azukre, fruta, ogi, etab).

Beste sustantzia batzu ere, bitaminak eta gatz mineralak, adibidez, beharrezko ditu.